EPILOGOA

EPILOGOA

 

Badirudi uda iritsi dela hirira. Astelehen eguerdia da eta asteburu ekaiztsu baten ondoren, eguzkiak gogor estutzen du udal igerilekuan. Neska-mutilez beteta dago merezitako udako oporrez gozatzen.

 

Jendearengandik datozen dozenaka elkarrizketek marmar orokorra sortzen dute, tarteka, igerileku barrutik datorren oihuren batengatik hautsita.

 

Bere plataforma altuan, eguzkitako baten azpian eta eguzkitako krema geruza batzuk emanda, Luk bainujantzian dago, bere aulkian eserita. Erlaxatuta, baina uretan gozatzen duen jendetza zaintzen. Ziur aski munduko soroslerik beltzaranena dela.

 

Bere besoei begirada bat ematean, Lukek harriaren kontra egindako harramazkei begira geratzen da, duela egun batzuk tunelean irekitako zuloan ez erortzeko bere buruari eusten saiatuz egindako harramazkei begira. Han erortzeko zorian zegoela gogoratu duenean, bere aulkian nahasi da. Ziur zegoen zulo ilunetik irteten entzuten zuen zarata hura ur-jario bat besterik ez zela. Bitxia da, segundo hamarren gutxi batzuetan, nola atera zuen ondorio hau: ura argi eta garbi entzuten ari bazen, ikastetxeko zorupean ura aske ibiltzen zela esan nahi zuen. Lur azpiko ibaia. Ur gainean mantendu eta eramaten utzi besterik ez zuen egin behar, ur emariak kanpoalderantz eramango zuen arte.

 

Uretatik atera zenean, bere mugikorra ez zuen funtzionatzen eta oinez itzuli behar izan zuen, bustita, ikastetxearen ingururaino. Han, bere abentura kideek ez zuten sinesten zer ikusten ari ziren Luk agertu zenean.

 

Lukek kobazuloan gertatu zitzaion guztia azaldu ondoren, Marvinek esan zuen segur aski eskularruaren erakarpen-indarrak eragin izan zuela Luk zuloan erori izana.

 

Honek, zaindari zaharrari eskularrua eta medailoia eman zizkionean, urak tramankuluak honda zitzakeelako beldur zen, baina Marvinek buruarekin ezetz esan zion.

 

Objektu hauek zoragarriak dira, motel. Eskerrik asko berreskuratzeagatik.

 

Inork ez zuen Nordan eskolatik irteten ikusi, sartzeko eta ateratzeko bide ezezagun bera erabili zuen seinale. Lukek uste du denbora tarte handi batean ez dutela berriro haren berririk izango. Hala ere, ziur dago berriro ere topo egingo dutela. Lehenago edo geroago.

 

Sutea, Patek susmatzen zuen bezala, ez zen oso garrantzitsua izan eta suhiltzaileek arazo handirik gabe eta eskolari ia kalterik egin gabe itzali zuten.

 

Zalantzarik gabe, eguneko gauzarik onena Ben eta Spike euren pantailako heroiarekin, Stan Douglasekin, bilduta ikustea izan zen. Dozenaka argazki atera zituzten, eta Spikeren bizikletan ere sinarazi zioten.

 

Hurrengo egunean, besarkada handi bat eman eta oporrak amaitu arte agurtu zuten elkar. Ben, azkenean, ongi funtzionatzen zuen autokarabana batera igo zen eta bera eta bere familia bidaia batera joan ziren, norabide jakinik gabe. Eta Patek ere, ostiral hartan amaitzen zuela interpretazio-ikastaroa, biharamunean osaba-izeben landetxera joango zela kontatu zien, egun batzuk pasatzera.

 

Zorionez, ekaitzaren aurreko egunetan igerilekuak ateak ireki ez zituenez, gaur da Luken lehenengo eguna udako lanean. Eta denbora hori primeran etorri zitzaion lo egin eta deskantsatu ahal izateko, bai gorputza eta baita burua ere. Orain udara baikortasunez pasako du, lagun bati lagundu izanaz eta zuzen jokatu duela poztasunarekin.

 

Agian, laster, Evan Nordanek berriro haien bila etorriko da, bere helburuak betetzeko.

 

Edo agian, agian bakarrik, haiek izango dira Evan bilatuko dutenak. Denborak bakarrik esango du zer izango den.

 

 

 

 

 

Luk Dawson eta bere lagunak itzuliko dira!