DENAK NIRI BEGIRA
Biharamuneko goizeko zortzirak dira ia eta eguna zabaldu du erabat.
Presaz, urdaileko nerbioz eta galdera ugariz betetako goiz bat izan da; —Zer dago gosaltzeko? Non dago nire arropa? Zenbat falta da iristeko? Zergatik ez du funtzionatzen bainugelako txorrotak?
Dawsondarren autoa Brighton Ikastetxerantz doa. Urdin elektriko koloreko, Louisen gogokoena, auto familiar bat dugu hizpide. Handia eta oso deigarria, Dawsondarren erara.
Gidatu bitartean, Lena bere bi seme—alabak musikarekin pixka bat animatzen saiatzen da, baina ez dirudi arrakasta handirik izaten ari denik. Hain zuzen, soilik Luk ageri da kopetilun zeren Laura guztiz hunkituta dago bere ikastetxe berriarekin. —Badakizue eraikin historiko bat dela? Tradizio handiko ikastetxe bat da, 1798an inauguratu zen eta atletismo—eremua, gimnasio izugarria, etab. ditu bere baitan. Bere ikasleren bat Nobel sariarekin golardatua izan da, beste batzuk astronautak izan dira… —dio Laurak Ikastetxeko liburuxka bizkor irakurriz.
—Badakigu, Laura. Jada hiru aldiz errepikatu duzu gaur goizean zehar —erantzun du Lukek gogoberotasun handirik gabe.
Egia esan, neska—mutilek arazorik gabe zeharka lezakete bizikletaz euren etxetik ikastetxera bitarteko bidea, baina lehen eguna denez, Lenak autoz eramatea hautatu du. Gainera, nork daki zein kaxetan egongo diren bizikletak?
Ibilbide laburrean zehar, Luken begirada horizontean galduta dabil, pentsakor, zuhaitzak ziztu bizian igarotzen diren bitartean. Baina berehala geldotu da martxa, erabat eten den arte.
Luken urdaila aztoratuta dabil. —Ez nuen horrenbeste gosaldu behar —pentsatu du bere baitan.
—Iritsi gara! —oihukatu du Lenak. —gogoan izan 13:00etan bila natorkizuela; lehenago supermerkatura eta burdindegira joan beharko naiz erostera…
Luk ohartzen da bere ama hizketan ari denaz, baina bere ahotsa oso urrun entzuten du, hogei metro haratago balego bezala. Pentsamenduak metatzen zaizkio buruan, bueltaka, noria bat bailiran.
—Luk! Entzun didazu?
—Noski ama, —erantzun du Lukek, izututa. —Ez kezkatu, irteten garenean oraindik etorri ez bazara, hementxe bertan itxarongo dizugu, atzo eta gaur goizean esan diguzun bezala…
—Hori da nire mutila! Dena primeran aterako da, ikusiko duzue. Jada itzultzeko irrikaz nago zuen egunaren berri izateko.
—Lasai ama, dena primeran aterako da —dio Lukek ahalik eta adorerik gutxienarekin.
Lenak Laura besarkada estu batekin agurtu bitartean, Luk jadanik badoa aurrez aurre duten eraikin izugarrirantz.
—Laura zuzen zegoen, leku hau izugarria da…
—pentsatu du Lukek bere baitan.
Bere tamainan arreta jartzeaz gainera, Luk ohartu da ikastetxeak, eraikin oso klasikoez gain, antzinatasun gehienekoekiko asko nabarmentzen diren beste modernoago batzuk ere badituela bere baitan.
—Bitxia da —pentsatu du Lukek—, horren desberdinak izatea batzuk eta besteak.
Lukek hiru metroko altuera gainditzen duen sarrerako burdin sare metaliko handia zeharkatzen duen heinean, Brighton Ikastetxearen sarrera nagusiraino doan lorategi handiez inguratutako harrizko bide bat begiztatu du; adreilu gorriz eraikitako hiru solairuko eraikin erraldoi bat. Antzinakoa izateaz gainera, halakoxea da bere itxura.
Ateetako bakoitza eskolako ezkutuaz koroatuta dago, eta haren ikur nagusia marru egiten duen lehoi baten burua da.
—Itxaron, Luk! —oihukatu du Laurak beregana korrika hurbildu bitartean. —Ikusten esan nizuna? Erraldoia da, baietz? Ikusten sarreraren gaineko ordulari handia? Ba dirudienez 1856an tximista batek jo zuen ekaitz izugarri baten erdian eta…. beno, banoa, ez dut berandu iritsi nahi nire lehenengo klasera, agur!! —Dio Laurak, ordulari azpiko sarrerako arku handirantz ziztu bizian joanez eta Luken begien bistatik desagertuz.
—Nahiago nuke une honetan Lauraren gogoberotasunaren erdia izango banu —pentsatu du Lukek, bere urratsak eskolako sarrerara poliki zuzentzerakoan; bertan, ikasle ugari gurutzatzen dira elkarrekin, zenbait elkar alaiki agurtuz, beste batzuk isilik eta beste batzuk sutan dagoela dirudien ile gorrixka duen irudi horrenganantz burua biratuz.
—Bikain —dio Lukek ahopeka, —denak begira dauzkat…
Orduantxe ikusi du Ben lehen aldiz, bere tamainagatik urtebete zaharragoak direla esango lukeen hiru ikaslerekin inguratuta. Altuera ertaineko mutil bat da, gaztaina—kolore iluneko ile leuna du, eta une honetan okertuta daramatzan betaurreko biribilak dauzka.
—Murdock! Nire irudimena da edo iazko jaka bera daramazu? Beti berdina daramazu soinean, zure gurasoek ezin al dizute berri bat erosi? —Barre—algaren koru batekin datoz hitz horiek, telebistako komedia txarretan bezala.
—Hara, hara, Biff eta bere bufoiak dira eta! Zuei garun bat erosi dizuete ala buru hutsalarekin jarraitzen duzue?
—Kontu handiz ibili, Murdock! —Dio Biffek Ben paparretik helduta, hanka—puntetan geratzera derrigortuz, ia lurzorutik altxatzen duen bitartean.
—Agian errespetu pixka bat erakutsi behar dizut…
—E! Utz ezazu bakean! —Lukek ezin du sinetsi hitz horiek esan dituena bere ahotsa izatea. Beti jaiki izan da bidegabekeria mota hauen aurrean, baina ezin du ekidin pentsatzea oraindik eskola zapaldu izan gabe jadanik nahaste batean sartuta dagoela.
Biffek, Ben askatu eta bere urratsak poliki zuzentzen ditu Lukengana, begiak erabat zabalduta eta bere aurpegian amorrua eta ustekabea erdizka islatzen dituela. Funtsean, bere bi laguntzaileek, eta batez ere, Ben berak, eszena txundituta behatzean, ageri duten ustekabe berdina.
—Nor zara zu, azenarioa? Murdock, ez zenidan esan lagun bat zenuenik! Eta orin horiek? Iragazki batekin hartzen al duzu eguzkia? Zorionekoak zarete lehen eguna izateagatik eta hemendik horrenbeste jende egoteagatik, baina ikusiko dugu elkar beste egun batean, bakarka…
—Ez didazu beldurrik ematen —erantzun dio Lukek, atera ahal izan duen kemen guztia baliatuz. —Ohituta nago izutu nahian dabiltzanekin eta, egia esan, ez zara batere originala izan.
—Kar—kar—kar! Goazen mutilak, ez dut minutu bat gehiago galdu nahi friki hauekin —Dio Biffek, handik hanka eginez, bere sorbaldak Luken sorbaldarekin talka egin bitartean, eta hark Biffen bultzadari ahal bezala eutsi bitartean.
—Ondo zaude? —Dio Lukek, hitzik esan ezin duen eta begiak platerak bailiran jarrita begiratzen dion Ben batengana hurbiltzean.
—E! Kaixo! Ondo zaude? —errepikatu du Lukek
—Eeeerrrr…. Bai!Bai! —Dio Benek arrapaladan—. Barkatu, uste dut lehen aldiz defendatu nauela norbaitek Biff eta bere bufoien aurrean. Jada ohituta nago ergel horien ni zirikatzeko jokabidearekin eta normalean ez diet kasurik egiten, zeren erantzun bat emanez geratzen bazara okerragoa izaten da, baina eskertzen dut zure laguntza, eta… Ben Murdock!! —Dio azkenik, bere eskua Lukenarekin elkartuz.
—Luk Dawson —erantzun du Lukek, haren eskua estutuz. Gaur nire lehen eguna da hemen, eta ez nuen nabarmendu nahi, baina zerbait jasan ezin badut hori bully bat da.
—Noski zure lehen eguna dela, itxura honekin lehenago ikusi izango zintuzket, kar—kar—kar! —dio barrezka Benek—. O, barkatu, ez dut asmo txarrez esan, nik…
—Lasai, ohartzen naiz hau bezalako irudi bat nekez ahazten dela —dio Lukek irribarre eginez. Orduan ohartu da egun osoan irribarre egitea lortu duen lehen aldia dela, eta seinale ona iruditu zaio. —Portzierto, ba al dakizu non dagoen areto nagusia? Bost minutu barru bertan behar nuke ikasturtearen aurkezpenerako eta ez nuke nahi berandu iritsi lehen egunean…
—Benetan? Ni ere harantz noa, badirudi klase berean suertatu garela! Zatoz nirekin, sarrerako pasilloan barrena 50 metro soilik zeharkatu behar dira eta trofeoen aretora iristean, eskuineko eskaileretatik igoko gara; pazientzia hartu behar da zeren ikasle zaharrenak jaisten arituko dira une horretan eta ez pentsa oso kontuz ibiltzen direnik, niri behin gertatu zitzaidan…
—Ben, galdera bat —eten dio Lukek.
—Noski, zer gertatzen da?
—Zu berritsua zara, ezta?
—Kar—kar—kar, ikusten? Jada badirudi betidanik ezagutzen dugula elkar!
